2019-05-20 10:00

“Kapitala ala bizitza”, hori da “Komite Internazionalistak” erakunde internazionalistak maiatzaren 27tik 31ra antolatu ditugun jardunaldien izenburua.

Jardunaldi hauetan, hurbildu nahi duen edonorentzat irekiak, gaur egungo kapitalismoaren aurkako borroka-mota ezberdinak entzuteko, eztabaidatzeko eta partekatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Europako Batasunaren estrategia desmuntatzeko proposamenak, multinazionalen papera gure bizitzan, edota Bizkaiko egoitzetako langileen borroka ere.

Gurekin izango dugu Josep Manel Busqueta, ekonomilari eta idazle katalana, "Taifa" Ekonomia Kritikoaren Mintegiko kidea, Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzilaria eta adimen artifizalaren aukerak eta arriskuen inguruko aktibista kritikoa da ere; Andy Higginbottom nazioarteko politika, giza eskubideak eta justizia sozialaren irakaslea Londreseko Kingston Unibertsitatean. Honako gaietan hainbat artikulu argitaratu ditu: esklabotza Afrikan, tamilen aurkako genozidioa Sri Lankan, inbertsioa Latinoamerikan eta dependentzia, inperialismoa eta megaproiektuak, meatzaritza Hegoafrikan eta imperialismo britaniarra besteak beste; Onintza Irureta, “Argia”ko kazetaria, hizkuntza eta feminismoaren inguruko hainbat artikuluren egilea eta 378 egun iraun zuen Bizkaiko egoitzetako langileen testigantzak jasotzen duen “Berdea da more berria" liburuaren egilea.. OMAL (Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan) erakundearen eskutik “Zer egiten dute multinazionalek zu lo zauden bitartean?” izenburupean hiru dokumental labur ikusi eta ondoren eztabaidatzeko aukera izango dugu ere.

Ekitaldi guztiak Zirika! Herri gunean (Erronda Kalea, 12, Bilbo) izango dira 19:00etan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da