2018-02-21 11:24

Bi aste dira Bjørnar Moxnesek, Norbegiako Alderdi Gorriko buruzagi eta diputatuak, BDZ (Israelgo erregimenaren aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) mugimenduaren hautagaitza iragarri zuela Bakearen Nobel Sarirako. Gisa horretako sari batek izan dezakeen sinesgarritasun falta alde batera utzi gabe, BDZ mugimenduarentzat bultzada mediatiko handia dakar izendatua izateak. Uhintifadaren azken atalean erabaki hori aztertu dugu Ana Sanchez Meraren eskutik. Sanchez BNCko (Palestinako Boikoterako Batzorde Nazionala) kanpainetarako koordinatzailea da. Haren esantean BDZ arrazakeriaren aurkako eta Giza Eskubideen aldeko mugimendua bada ere, bere zilegitasuna kolokan dago Israelgo presio taldeen propaganda potentearen erruz; gauzak horrela, Nobelerako izendapenak zilegitasun hori sendotzen lagunduko du. Gainera, kanpainiak 2017an bildu dituen garaipen esanguratsuenen errepasoa egin du, eta mahaigaineratu ditu betetzeke geratzen diren erronkak, kanpainaren helburuak gauzatzeko: okupazioaren amaiera eta apartheid harresia birrintzea, errefuxiatuen itzulera, eta Israelen bizi den populazio ez-juduarentzat apartheid erregimena bertan behera uztea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da