2018-02-15 13:14

Aste honetako atalean gogoetarako irakurketa interesgarria ekarri dugu Uhintifadako mikrofonotara. Angela Davis ekintzaile afroamerikarraren "La libertad es una batalla constante" izeneko liburutik jaso dugu uhinetara dakarkizuegun testua. Pantera Beltzak taldeko militante historikoak Mandelaren omenezko ekitaldian egin zuen honako diskurtsoa. Bere gogoetan uztartzen ditu Hego Afrikako Apartheid erregimenaren aurkako borroka eta egungo BDZ mugimendua Palestinako okupazioaren aurka. Lotura egin du, halaber, behinola Hego Afrikako erregimen baztertzailea lagundu zuten AEBetako interes ekonomikoen eta egungo Palestinako esku hartzearen artean. Gaur egun, Palestinan jazarpenaren teknologia garatzen duten enpresa berberek (errepresioa kartzeletan, check-pointak, Apartheid harresia...), G4S kasu, aldi berean, AEBetan zer ikusia daukate segurtasuna eta hezkuntza pribatizatzeko eta beltzak baztertzeko politiketan. Azpimarratu du, gainera, BDZ mugimendua ezinbestekoa dela Palestinako herriarekiko elkartasun internazionalista garatzeko. Eta Mandelaren beraren esaldi bat ekarri du gogora: gure askatasuna ez da sekula betea izango palestinarrak aske ez badira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da