2018-03-05 11:46

Emakumeek larunbatean egun argiz eta jai giroan koloreztatutakoa, gauez eta grisez zentsuratzeko agindu du gaur alkate gizonak. Martxoaren 8a ate joka dugula, berdintasunaren bidean "ekarpen paregabea" egin dute Zumaiako agintariek.

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, Zumaiako hainbat emakumek mural koloretsua margotu genuen larunbatean, kalean gauean aske ibiltzeko eskubidea aldarrikatzeko. Berdintasunaren bidean jarrera eredugarria izan beharko lukeen aginte publikoak, aldiz, zer egin du? Bada, matxismoaren zama gainetik kentzeko herriko emakumeek egindako ekimen publikoa txalotu beharrean, murala zentsuratu du. Herriko gizon politikarien oniritzirik gabe, emakumeak ausartu garelako kalean aldarrikapenak erakustera.

Martxoaren 8an, eta orain arrazoi gehiagorekin, geuk ere planto egingo dugu.

Zumaiako emakumeek egindako murala zentsuratu du Udalak - 2

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.