2018-01-23 09:14

Artista ezezagun batek margotu du Erribera kaleko 60. murala, atzoko egun euritsuan. Milesker adierazpen askatasunaren alde eta zentsura tristeen aurka zuen sormena konpartitzeagatik. Hau irakurtzen baduzue, bejondeizuela!

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.