2018-04-11 12:51

Kalearen erabileraren inguruko eztabaida, bebeku eta zentsuraren bidetik baino, sormenetik jorratzea nahiago dugunez, beste mural-kontzertu bat antolatuko dugu ostiralean (apirilak 13). 19:30etatik aurrera, eta eguraldia lagun, herriko bi talderen doinuez gozatzeko aukera izango dugu: Marlik eta Blowing Soul.

Ostiralean entzungo dugunaren aurrerapena:



Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.