2018-09-19 23:35

Asteazkenean aurkeztu dugu Pirritx Porrotx eta Marimototsekin grabatu dugun bideoklipa. Kalejira ederrean, gaztetxea, Erribera kaleko pareta eta Oxford aretoa lotu ditugu dozenaka ume, lagun, guraso eta Marimototsen laguntzaz. Aretoa gainezka zegoela, ikusi dugu lehen aldiz Kalea Denona Da bideoklipa. Honatx:

Mila esker parte hartu zenuten guztiei eta atzo hurbildu zineten denei. Baita alkateari ere. Bere zentsura eta debeku grisik gabe, ez genuen hau bezalako egun eta jende polita ezagutzeko eta gozatzeko aukerarik izango. Arazoak borobilean konpontzen dira. Gora koloretako mundua!

 

 

 

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.