2018-06-28 10:56

Herriko Dj Salda handia bidelagun izango dugu larunbatean Erriberako pareta apaindu bitartean, 20:00etatik aurrera. Horma-irudia eta kontzertua baliatuko ditugu gaztetxearen 10. urteurrenari gure ekarpentxoa egiteko, hori eta gehiago merezi du eta herriko talde eta sortzaile askoren etxea denak.

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.