2019-07-18 11:54

 

TIRA! Ezagutza militantearen korapiloetatik

Topaketak

Urriaren 18 eta 19an Markeskoa jauregian
(UEUko Eibarko egoitzan)

Kaixo lagun!

Gonbidapen batekin gatoz! 2018an Joxemi Zumalabek eta Bizilurrek Euskal Herriko herri mugimenduetan martxan dauden formazio esperientziak ezagutzeko asmoarekin bide bat hasi genuen. Formazio esperientzia horietan partekatzen ditugun korapiloak identifikatu eta askatzeko bidea egiten hasi ginen zuetako batzuekin batera.

37 mugimendu zein eragilek hartu genuen parte formazioa berrezaugarritzeko eta gogoeta egiteko bide horretan: KORAPILOAK ASKATZEKO BIDEAN. Geroxeago, talde txiki batek Kubako PARADIGMA ASKATZAILEAK NAZIOARTEKO XIII. TAILERREAN  parte hartu genuen, Abya Ayalako herri mugimenduek dauzkaten baliabideak eta gogoetak ezagutzeko.

Oraingo honetan, zuengana jotzen dugu berriro, elkarrekin beste urrats bat emateko proposamenarekin:

TIRA! Ezagutza militantearen korapiloetatik Topaketak antolatzen ari gara! Urriaren 18 eta 19an Euskal Herriko zein beste herrialdeetako mugimenduak elkartuko gara Eibarren, hiru helburu hauekin:

  • ELKAR EZAGUTU: Euskal Herriko formazio esperientziak eta prozesuak. Ostiral arratsaldean esperientzia ezberdinen azoka egingo da eta zuen eragileak aukera izango du bertan aurkeztua izateko nahi izanez gero. Horretarako eman izena hemen.
  • INSPIRATU: Hemengo eta hango esperientzien arteko dialogo bidez

  • KONSPIRATU: Formakuntza politikoa birpentsatzen jarraitu

Aurrerago egitarau osoa bidaliko dizuegu eta parte hartzaile gisa izen-emateko galdetegia. Oraingoz, bakarrik, jakin zuekin kontatzen dugula, beraz… gorde data!

AZOKAN IZENA EMATEKO HEMEN

harremanetarako: harremanak@joxemizumalabe.eus

***Aurrerago argitaratuko dugu egitarau osoa

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Joxemi Zumalabe Fundazioa herri mugimenduak indartu eta laguntzeko asmoz lanean dabilen elkartea da.