2018-03-13 11:35

Egun bizi ditugun zapalkuntzetaz eta ditugun pribilegioak agerian utzi genituen. Herri mugimenduetan hauen kontzientzia hartu eta intersekzionalitatea praktikan jartzerakoan hauek kontuan izatea garrantzitsua dela ikusi genuen.

Urtarrilaren azken asteburuan, ostiraletik igandera, izan genuen gure Bor-borako 3. saioa: ZAPALKUNTZAK ETA PRIBILEGIOEN ANALISIA. Gaiari heltzeko eta laborategiko lanetan hasi baino lehen, Astra pareko bunkerrean taldea batu eta lekuaren kokapen historiko laburra eginaz batera, lanerako prestatu ginen, gorputzak eta eztarriak berotuz.

Behin Astra barruan, GA-RRO-TI-KO-AK! silabak esanez, (asteburuan zehar taldeak egiteko teknika naparra erabili genuen), bost taldeetan banatu ginen. Hauetan, etxetik ekarritako objetu, kanta, pertsona edota sinboloen bidez ikastaroan gaudenok, egunerokotasunean bizi ditugun zapalkutzetaz aritu ginen eta hauek dituzten ezaugarriak konpartitu genituen. Oso hausnaketa interesgarriekin hasi ginen gure asteburua: zapalkuntza eta zapalkutzetatik askatzeko prozesuan eman daitezkeen egoera deserosoak desberdintzekoa, adibidez: zapalduak zapaltzailea zapaldu? beste zapalkuntza bat da?. Jarraian, gure identitatea eta bizi ereduen arabera, ikastaroko kideok, jasaten ditugun zapalkutzak agerian utzi genituen; honekin batera, bizi ditugun pribilegioak ere geratu ziren azalean.

Afari goxoaz disfrutatu genuen ostiral gaue26291533998_92c16e0e77_oan, Labore kontsumo taldeari erositako jaki ekologikoz egindakoa. Tripak behin ongi beteta, batzuk lotara joan ginen eta beste batzuk Bizkaiko talde saltseroenak antolatutako Astiro Gaua disfrutatu genuen.

Larunbat goiza, norbere pribilegioetaz eta zapalkutzetaz jabetu ginen modu desberdinetan: akrosport figurak eginez, zapalkutzak eta pribilegioak adierazten zuten esaldiak aukeratuz eta espazio desberdinetan (lanean, tabernan, kirola egitean…) gure erosotasun mailaz hausnatuz. Honen ostean, hiru txokotan banatu ginen hiru zapalkutza desberdinen aurrean ditugun jarreretaz hitz egiteko.

25292663977_5163bb5112_o

Bazkarian, Astrako asanblada osteko bazkaria zutenekin espazioa konpartitu genuen. Sukaldean jende pilo bat batu zen eta ongi antolatu ere.

Arratsaldeko saioarekin hasteko, sukaldeko taldea batu zitzaigun, goizean bizitako egoera gurekin konpartitu nahi zutelako: haur-erasotzaile bat publikoki defendatu zuen pertsona bat agertu zen Astrakoen bazkarian eguerdi hartan. Ezin egon handia sortu zuen honek sukaldari taldean eta honen aurrean gurekin konpartitu behar zutelaren beharra sentitu zuten, beste zer egin batzuen artean.

Asteburuko gogoeta ariketarekin jarraitzeko, parte hartzeko hiru elementu garrantzitsu landu genituen, hau da: NAHI, AHAL eta JAKIN. Herri mugimendu desberdinetan eman daitezkeen egoera batzuk hartuta, hauek ahalik eta parte hartzaileen bilakatzeko proposamenak egin genituen eta ondoren plenarioan aurkeztu genituen. Joxemi Zumalabe fundazioak sortutako “Asanbladen eta bileren prestaketan eta dinamizazioan, ikuspegi feminista batetik, kontutan hartzeko hainbat gako” liburuxka banatu zuten larunbat arratsaldeari amaiera emateko.

Larubat gaua, dantza eta kanta jolas ederrez josita egon zen. Elkarreganako konfiantza eta elkarlana bultzatuta.

Igande goizean, IN38748484630_f8411b6338_oTERSEKZIONALITATE hitz potoloari heltzeko antzerkiaz baliatu ginen lehenik eta behin. Ariketa hau eta gero, Itziar Gandariasen bisita izan genuen. Berak, intersekzionalitatea mugimendu feministan praktikan bizi izan duena kontatau zigun.

Asteburuari itxiera emateko, bazkal ostean, dena jaso genuen eta beste behin ere, su bakar baten bueltan batu ginen, eskutik heldu eta poliki-poliki soka-salto erraldoi baten topatu ginen: sartu eta ateraz, soka barruko espazioa konpartituz tarte batez, sokarekin estropozu eginez eta berriz saiatuz…

ASTEBURUKO ARGAZKI SORTA HEMEN IKUSGAI

Agur eta hurrengora arte!! Mamen hermanas!!

40131883582_05b9fa20ba_o

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Joxemi Zumalabe Fundazioa herri mugimenduak indartu eta laguntzeko asmoz lanean dabilen elkartea da.