2020-08-27 20:41

Behe Bidasoan, baserri eta landa eremuan dauden biziguneei banda zabaleko Internet konexioa eskaintzeko azpiegitura hedatu berri dugu. Bidasoaren bi aldetan eskaini dezakegu orain Interneterako konexioa.

Izarkom jaio izanaren arrazoietako bat, guzti-guztiok internet zerbitzu eskuragarri eta arrazoizko bat bermatuta izateko bidea jorratzea izan da. Gaur egun, hirigunetan bizi garenok badugu, nola hala Internetera konektatzeko aukera, negozio aukera argia ikusita eta konpainia gehienek zabaltzen baitute zuntza gure kaleetan. Hiriguneetatik at bizi direnek, ordea, baserri eta landa eremuetako biztanleek, Internet konexio duin bat izateko arazo ugari izaten dituzte. Ez da hain erraza izaten, biztanle dentsitate oso txikia duten eremuetan zuntz instalazio bat errentabilizatzea, negozioa egitea. Horregatik, hirigunean beraien zuntza arazorik gabe hedatzen duten konpainia horiek, ez dute inolako esfortzurik egiten hirigunetik at zerbitzu duin bat eskaintzeko.

Tesitura horretan zeuden Izarkomera, Interneta jasotzeko zein aukera zuten galdetzera etorri ziren bi baserritako bizilagunek. Satelite-bidez edo 4G router baten bidez moldatu ezik, ez zuten modurik beraien bizitokietan Internten konexio txukun bat izateko.

Egoera hori erronka moduan hartuta, eta lehenagotik ere aukera behin baino gehiagotan mahai gainean jarrita genuela jakinik, behe Bidasoan Internet konexioa eskaintzeko azpiegitura hedatzeari ekin genion.

Guretzako funtsezko apustua izan da, Euskal Herriko landa eremu guzia antzeko dabilela dakigun arren, Txingudi badian zerbitzua eskaintzeko bidea izanik, Bidasoa ibaiaren bia aldeetan eskaini baitezakegu zerbitzua, lehen aldiz, bi estatuen arteko muga administratiboa zeharkatuz.

Euskal Herriko Sare Telematiko Publiko-Komunitarioa hedatzeko bidean pausu bat gehiago eman dugu.

Bagoaz bidean.

 

The post Internet konexioa Behe Bidasoako baserrientzat appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa