2021-01-29 13:40

Datorren astelehenean, otsailaren 1ean, Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren denboraldi berria hasiko da. Jakingo duzuenez, lehiaketa horretan taldeak antolatu daitezke, eta talde horretako kideen arteko sailkapen bat ematen da. Izarkomek, Izarkom Liga antolatzea erabaki du, geure artean lehiatu dezagun. Liga, Izarkom kide garen eta ez garenontzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte.

Astero, aste horretako irabazleari Izarkomen tixerta bidaliko diogu, eta denboraldiko irabazleari, kaputxadun jertsea.

Gure ligan parte hartzeko, https://eguneanbehin.app.link/dYio2uR0pdb estekan klikatu edo 99C64A gakoa erabili dezakezu.

 Horrez gain, otsailaren 8tik 12rako astean, Izarkom izango da jokoaren babeslea. Aste horretan bi sari gehiago banatuko ditugu. Lehena, aste hortako irabazle orokorrari (ez Izarkom ligako irabazleari, sailkapen orokorreko irabazleari baizik) eta bestea, aste horretan jokatu duten guztien artean zozketa bidez aukeratuko da.

Saria, Izarkomeko kide diren ekoizle ezberdinen produktuekin osatutako saski bat izango da. Argi dugu Izarkom ez litzatekeela deus izango, Izarkom osatzen dugun guztion esfortzurik gabe; beraz, babes hori, nolabait eskertzeko, gure kideen jaki goxoak oparituko dizkizuegu.

Saskia honako ekoizle hauen produktuek osatzen dute:

Ikusten duzuenez, jatekoa eta edatekoa, bertakoa, bidezkoa eta goxo-goxoa.

Hartu parte!

#Adi Seinaleari!

 

 

 

The post Egunean Behin Izarkom liga antolatu dugu appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa