2021-01-27 10:09

Abenduak 23.an, espainiar estatuko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren aldaketa argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, iragarri bezala, tarifikazio bereziko bezeroenganako arreta zerbitzuen zenbakien gehiegizko kostuak erabiltzaileentzat suposatzen duen arazoarekin amaitzea helburu duena.

Tarifikazio bereziko 902 zenbakiekin amaitzeko bi neurri

Araudi berriak ez die tarifikazio bereziko lineen kostuei eragiten, konpainiek zenbaki horiek erabiltzeko dituzten aukerei baizik. Zehazki, bi aldaketa proposatzen dira enpresek aldetik linea horien erabilerak suposatzen duen gehiegikeriarekin amaitzeko.

  • Enpresek ezin izango dute bezeroarenganako arreta zerbitzuetarako telefono linea finko edo mugikorreko ohiko dei batek baino kostu handiagoa suposatzen duen numeraziorik erabili. Tarifikazio bereziko zenbaki horiek bezeroenganako arreta zerbitzua ez den beste zerbitzu mota batzuetarako erabili ahal izango dituzte soilik, baina hala ere, informazio hori bera beste zenbaki finko edo mugikorreko zenbaki alternatibo baten bitartez lortzeko aukera eskaini behar diote kontsumitzaileari.
  • Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen bezeroenganako arreta zerbitzuak doako zenbaki bat izan beharra du halabeharrez (900 telefonoa). Bada, arau berriak oinarrizko sektoreen kopurua handiagotu egiten du, eta horietan ez da nahikoa izango telefono finkoaren edo telefono mugikorraren kostearen baliokidea den zenbaki bat edukitzearekin, bezeroari arreta emateko doako zenbaki bat izan beharko dute . Honako hauek hartuko dira oinarrizko zerbitzu gisa:
    • Ura, gasa edota elektrizitatea hornitzeko enpresak.
    • Finantza eta aseguru zerbitzuak.
    • Posta zerbitzuak.
    • Aire, tren edota errepideko garraioak.
    • Osasuna babesteko zerbitzuak.
    • Saneamendu eta hondakinak.

Tarifikazio bereziko 901 eta 902 zenbakiak existitzen jarraituko dute, baina askoz gutxiago erabiliko dira.

Finean, 901 eta 902 zenbakiek beraien prezioa izaten jarraituko dute, baina erabilera askoz ere mugatuagoa izango da.

Gainera, zenbaki horiek erabiltzea aurrerantzean borondatezkoa izango da kontsumitzaileentzat, beti izango baitu bezeroarenganako arreta zerbitzuekin harremanetan jartzeko askoz kostu txikiagoa duten (edo doan, tarifa laua izanez gero) zenbaki finko bat edo telefono mugikor bat erabiltzeko aukera.

Soilik enpresei eragiten dien araua.

Tarifikazio bereziko zenbaki hauei buruzko neurri berri hauek enpresei eragiten diete soilik, ez aldiz Administrazioari. Izan ere, Administrazio publikoek 901 eta 902 zenbakiak erabiltzen jarraitzen dute eta ez dute numerazio tradizionalik eskaintzen, araudiak enpresei eskatzen dieten moduan.

 

 

The post Aldaketak 902 zenbakien erabileran. appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa