2018-04-06 10:29

Aurten Tatto artean jaialdian egong gara, "Hemen Right Now" dokumentala aurkezten. Zehazki Apirilak 12an 19:00etan Artea herrian.

Tatto Artean espetxeen aurkako topaketak dira, jardunaldi bereziak dira, beste beste, ardatza tatuaiak direlako, baina guztia ikuspegi solidario batetik eta espetxeekiko jarrera kritiko batekin.

Hemen Right Now dokumentalaren sinopsia:

"2016ko otsaileko lau egunez, Angela Davis aktibista afroamerikarra Euskal Herrian izan zen. Espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa izanik, presondegien desagerpena aldarrikatzen zuen ekarpen aberatsa utzi zigun, gurea bezalako herri batean kartzelen existentziaren inguruko eztabaida piztu zuelarik. Lan honek, bisitaldiak utzitakoaz gain, eremu ezberdinetako euskal herritarren gogoetak biltzen ditu: Norabide askotariko eztabaida baterako ekarpen kolektibo bat".

 

Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa