2018-06-11 21:05

Txabi Etxebarrietaren heriotzaren efemerideak duela 50 urte bizi izan zen errealitatea ezagutzeko aitzakia ematen digu. Are, gertaera horiek eta ordutik izadako bilakaera ulertzeko ezinbestekoa da jendartearen eboluzioari erreparatzea. Osteguneko saioarekin errealitate sozio-kulturalaren bilakaeran gainean hausnartu nahi dugu, kultura eta politikaren arteko harremanaz, transmisio kulturalaz eta kanpotiko eragin kulturalez.

Horretarako, ez-ohiko saio bat prestatu dugu. Hiru taberna irudikatu ditugu, bakoitza garai baten erakusle:

? Bar Cantabrico: 1968tik eta 1980 hamarkada arte. Tasio Erkizia eta Xabier Amuriza izango dira mahai honetako parte hartzaileak

? Uholde taberna: 1980 eta 1990 hamarkadak. Txerra Bolinaga, Garbiñe Ubeda eta Josi Jimenez izango dira mahai honetan solasean.

? In-fushion espazioa: 2000 urtetik eta gaur arte. Kattalin Miner, Maialen Akizu eta Josu Bergara izango dira mahai honetan.

Moderatzaile bezala, Ane Zabala eta Galder Perez izango dira tabernari lanak egiten.

Iratzar fundazioa, Etxebarrieta memoria elkartea eta Ipes arteko elkarlana

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa