2018-04-24 10:59

Euskal Langile Herria subjektu anitza baina bakarra da,

askatze borrokan sortzen eta garatzen dena

 

Euskal Langile Herria euskal langileriaren borrokaren emaitza da, hots, borroka ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan gauzatzen da. Beraz, kontzeptua baino, Euskal Herriaren askatze prozesuan, borrokan eratu den subjektua da, subjektu anitza eta bakarra era berean.

Euskal Langile Herriak gure herrian kapitalismoak ezarri zapalkuntza orori erantzuten dio. Zapalkuntzak uztartuta daudenez, bereizi ezinak direnez, zapalkuntza guztien aurka borroka anitza eta bakarra garatzen du. Horregatik, iraultza askatzaile behar du izan.

Galdakaoko Ernaik, LABek eta Sortuk ?Lan bizi herri duina? hitzladi zikloa antolatu dute, bertan egongo gara hitzladiak ematen

Apirilak 25, 19:00 Torrezabal kultur etxean ?Euskal Herri langilea?

Apirialk 27, 18:00 Tximalerriko lantegian ? Andre ALngileak Euskal herriko historian?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa