2020-01-21 11:49

 

Ipes elkarteak “memoria elkarrizketa” saio berria egingo du, Gernikan. Datorren otsailaren 11an izango da (asteartea) arratsaldeko 19etan Harizpe elkartean  (Arrano goikaldean) bertako egitarau lan-taldearekin elkarlanean; eta hizlari gisa Iñaki Egaña historialaria izango dugu.

 

Francoren deshilobiratzea 2019ko urrian, azaroaren 10ko estatu espainiarreko hausteskunde emaitzak (Vox-en igoerarekin, adibidez) eta azaroaren 20ko urteurrenak daude eszena gisa, halabeharrez; baina baita otsailafren 13an torturaren aurkako eguna dela ere, Joseba Arrregi gaztea torturen ondorioz erahila izan zenetik 39 urte betetzen diren honetan; eta, zentzu horretan, interesgarria iruditzen zaigu Franco aktualitatean dagoela baino 2019-20an frankismoaren eguneratzeaz gogoeta egitea: komunikabideetan, judikaturan, elite ekonomikoetan, elizan, botere politikoan, monarkian…. azken 50 urteetako bilakera aintzat harturik, frankismo soziologikoaren irakurketa bat trasladatzea non eta Gernikan, interesgarria begitatzen zaigu. Franco deshilobiratu bai, baina frankismoa sistema espainiarrean “deshilobiratua” ez dagoelako.

 

Franco hil zenetik 44 urte igarota; Espainiar konstituzioa onartu zenetik 41 urte igaro direla; Espainiako Alderdi Sozialistak bere lehen gobernua lortu zuela 37 urte eta gero; Memoria Historikoaren Legea onartu zela 12 urte pasa direla, lortu da lege horretan ezarritakoaren arabera, hain zuzen, Franco jeneralaren, kolpista eta diktadorearen gorpuzkinak Cuelgamurosko hipogeotik ateratzea. Kronologia horren zergatiari buruz galdetu behar diegu gure buruei; zeren sintoma den ahulezi demokratiko hori.

 

Ahanztura eta ezjakintasunaren beharrek azaltzen dute, 1936ko gerra eta errepresio egunetatik hasita gaur egunerainoko artxiboen itxiturak, hustuketak, deuseztapenak eta dokumentu publikoei heltzeko ukazio ofizialak. Ahanztura partziala noski, alde batetik, kontaketa ofizialak kolpisten, jazartzaileen, errepresoreen, torturatzaileen, hiltzaileen eta lapurren biografia sozialak jasangarriak bihurtzeraino bigundu egin dituelako, bestetik, txanponaren beste aldea, Trantsizioaren hitzarmena arriskuan ez jartzearen helburuarekin iragana ez ukitzeak galtzaileen ahotsak isilaraztea ekarri duen bitartean.

 

Sakondu dezagun estatu espainiarreko anatomian, memoria gaurko errealitatea interpretatzeko ezinbesteko lanabesa delako; baina, batez ere, etorkizuna eraikitzeko oinarrizko tresna delako. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa