2018-09-20 17:37

Ikasturteari hasiera emateko, urtero moduan #Ipesosokobilkura egin genuen. Bertan orain arte egindako lana eta ikasturte honetarako dauzkagun erronkak plazaratu genituen.

#Ipesherrijantzigintzafaktoria den heinean, aurrera egiteko osagai (proiektuak) eta baliabideak (pertsonak) behar ditu, horregatik Ipes azoka antolatu genuen non Zirika guneko txoko desberdinetan, Ipes eraikitzen duten proiektu desberdinek zer diren, zertan dabiltzaten eta zeintzuk diren beraien erronkak ikusgai zueden.

Proiektu eta ekimen bakoitza barik ez zelako Ipes existituko.

#Ipeskomunitatea oso garrantzitzua da guretzako, horregatik osoko bilkurako gonbidatuak, proiektu bakoitzeko partaideak eta urte hauetan bide lagun izan ditugun jende eta kolektibo desberdinak gonbidatu genituen.

Aurtengo erronka bat Ipes komunitate hori handitu eta sendotzea da.

Bukatzeko, Eskerrik asko Zirika, herri gunea espazioa usteagatik

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa