2018-06-01 18:18

Hemeretzi bat aurkezpen ondoren, jarraitzen dugu ?Gernikaren EgiaK? ikus-entzunezkoa aurkezten, herri desberdinak ezagutzen gabiltza, eta batez ere herri horietan memoria lantzen duten eragile oso interesgarriak ezagutzen eta beraietaz asko ikasten.

Aurkezpen guztiak beti dira bereziak eta interesgarriak, baina Ekainaren 6an egingo dugun aurkezpena gure memorian ondo gordeta geratuko zaiguna izango da, arrazoiak, ikus-entzunezkoa Bizkaitik kanpo aurkezten dugulako eta betez ere  M3moriaren gunea aurkeztuko dugula, Martxoak 3 elkartearen espazioan.

Aski ezaguna da zer gertatu zen Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan,  greban zeuden langileen batzar baketsu bat desegiten saiatzean, espainiar polizia armatuaren ekintza hiltzailearen ondorioz hildako edo kaltetutako pertsonak egon ziren. Erreferente batzuk dira elkarte hau osatzen dute  gertaera horretan hildako eta kaltetuen senideek.

Ekainaren 6an arrastiko 7etan Gasteiztik bazabiltzate pasatu M3moria gunetik ( Fermin lasuen kalea5, Zaramaga)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa