2018-06-01 18:02

Ekainaren 8, 19:00etan 7katu gaztetxean ere, COPELeko dokumentalaren ondore hitzaldi- eztabaida izango dugu, gaia “elkartasuna eta espetxeen kontrako borroka, gaur.”

Bi gonbidatu izango ditugu gai honetan hitzegiteko

Silvia ( Familiaren frente a la crueldad carcelaria)

Familiaren frente a la crueldad carcelaria

Presoen familiarrak, lagunak edo preso batekin nolbaiteko lotura daukan pertsonak barnebiltzen ditu kolektibo honek, beraien helburua da espetxeetako injustizia eta krudelkeriari era kolektibo batean aurre egitea. Beraien lehenengo asmo da gertaera horiek dokumentatzea eta salatzea bai publikoki zein epaileen aurrean.

Berain asmo bizirik dauden pertsonak babestea eta heriotzak ez gertatzea bada ere, kolektibo barruan badaude beraien bikote, seme edo alaba, anai zein kideak espetxean galdu dituztenak.

Fernando ( COPELeko preso ohia eta espetxeen aurkako militantea)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa