2018-03-19 18:48

Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen!

Munduko hainbat txokotara brigadak antolatu ditu Askapenak aurten ere, baina ahaztu gabe Euskal Herria dugula helburu. Izan ere, internazionalismoak gure herriaren askapen nazional eta sozialean daukan garrantzia jarri nahi dugu mahai gainean. Gure hastapenetik, brigadak izan dira horretarako tresnarik garrantzitsuenetako bat, izan ere, gainontzeko herri langileen borrokak ezagutu eta gureak irakaspen horietaz elikatu dituzte ehunkada euskal brigadistek, gure herriko esperientziak gainontzeko herrietara zabaltzearekin batera. Horregatik diogu “Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen” ari garela.

Elkartasunak politikoa behar du izan, eta bi norabideetakoa, joan-etorrikoa alegia. Honela ulertzen dugu internazionalismoa, eta brigadek horri erantzun behar diotela uste dugu. Horregatik, Askapenaren brigadetan ez goaz turismo politikoa egitera, ezta karitatez lagundu edo irakaspen iraultzailerik ematera. Urte luzeetako esperientziak ederki erakutsi digu praktika horiek ez dutela zentzurik, eta jarrera paternalistak bultzatu zein besteen borrokak eskaparate huts izatera eramaten dute, gure herriarekiko onurarik ez dutenak.

Guk, gure herriaren askatasuna dugu helburu, jakitun baikara hori dela gainontzeko herriei egin diezaiekegun ekarpenik handiena. Internazionalismoak nazioa behar du, herritik herrira joan-etorriko eta berdintasunean oinarritutako elkartasun politikoa bideratzeko. Eta horretarako, herrion borroken elkar-ezagutza bultzatzeko brigadak dira gureak, bueltatzerakoan, Euskal Herrian internazionalismoa eta gure askapen borrokak elikatu ditzaten.

Askapenatik egindako analisien harira, munduko hegemonia hiru eremu geografiko nagusitan jokatzen ari da, eta herri langileen etorkizuna dago jokoan, borroka zinez interesgarriak egonik. Beraz, Latino Amerika, Ekialde Hurbila eta Europara brigadak izango ditugu aurten:

Latinoamerikak inperialismoaren eraso bortitza bizi du egun, eta herri langileen erresistentzia borrokak, zein prozesu iraultzaileen nolakotasunak ezagutuko ditugu. Herri boterearen eta burujabetzaren eraikuntza, neurri neoliberalen aurkako erresistentzia, jatorrizko herrien borroka zein memoria historikoa landuko ditugu besteak beste.
Ekialde Hurbileko brigadan inperialismoaren aurkako herri erresistentziak, askapen borrokak, okupazio militarra eta honek dakarren ondorio nagusia, milaka errefuxiatu izatea, izango dira ardatz nagusiak.
Azkenik, Europan, periferiako herriek bizi duten egoera landuko dugu, ezkerreko mugimenduen errealitate eta borrokak zein nazio zapalduen askapen prozesuekin batera.
Beraz, Euskal Herriko internazionalistei internazionalismotik Euskal Herria eraikitzera dei egiten diegu, brigadetan parte hartu eta joan-etorriko elkartasuna indartzeko.

Gora Euskal Herria Internazionalista!

Gora brigada internazionalistak!

Izen emateko idatzi helbide honetara: brigadak@askapena.eus

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa