2018-03-05 21:01

Zer da ahotsak?

Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Proiektuaren oinarriak 2002-2003 urteetan landu ziren, metodologia, baliabideak eta alderdi teknikoa ezarriz. Ondorengo 3 urteetan, 2004-2007 bitartean, bilketa lana hasi zen eta jasotako materiala lantzen hasi ginen. Hortik aurrera, Interneteko webgune hau atontzen jardun dugu. Webgunea 2008ko apirilaren 16an aurkeztu genuen, baina proiektuak aurrera jarraitzen du, etengabe ari baikara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen.

Martxoak 8ra begira

Badator martxoaren 8a! Data aproposa da emakumeen ahotsak entzuteko, eta azken hamarkadetan izan dugun bilakaera ezagutzeko. Ahotsak proiektuan 2.700 emakumeren ahotsak dituzte jasota: baliteke Euskal Herriko emakumeei modu masiboan ahotsa eman zaien lehen aldia izatea. Testigantza interesgarri ugari dituzte bilduta. Horietako batzuk entzutera gonbidatzen zaitugu, nondik gatozen ulertzeko eta nora goazen hausnartzeko balioko dizutenak.

Proiektuaz gehiago jakin nahi ez gero https://ahotsak.eus/

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa