2018-10-16 20:32

Kaixo lagun,

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizugu Ipes XL Jantzigintza Zikloaren baitan larunbat honetarako antolaturiko saioa bertan behera utzi beharrean izan garela mahaira gonbidatuetako bik ezingo dutelako bertan parte hartu. Baloratu dugu ez dela baldintza nahikorik saioaren helburuak betetzeko eta zintzoena iruditu zaigu berau bertan behera uztea. Datozen egunetan aztertuko dugu europaren gaineko saio hau aurrera begira errepikatzeko aukerarik badugun.
Bestetik, osteguneko saioa bere horretan mantentzen dela jakinarazi nahi dizugu eta bertan parte hartzeko gonbita egiteko probestu nahiko genuke komunikazio hau.
Barkamena eskatzea dagokigu, beraz, erabaki honek era bateko edo besteko eragozpenik ekarri badizu. Espero dugu aurrerantzean hutsune hau bete ahal izatea.
Besterik barik, eskerrik asko zure ulerkortasunagatik eta hurren arte!
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean biluzik aurkitzen gara maiz. Hotz egiten du kanpoan, eta garai ankerrotan, informazioak euri jasa trumoitsu gisa heltzen zaizkigu, tifoietan. Jakina, ez gara inguruneari aurre egiteko prest jaiotzen eta bizitzan zehar eskaintzen dizkiguten jantziak ez dira beti aproposenak. Taila estuetan hertsirik nahi gaituzte, edota iraganean iltzatutako jantzi zaharkituetan. Gure beharretara egokituriko jantzi sortaren ordez, munduko edozein txokotan ikusten diren modako uniforme grisak eskaintzen dizkigute. 1977tik euskal herritarrak janzten dihardu IPESek. Berrogei urte ingurunera egokiro prestatzeko jantzigintza herritarra antolatzen. Bakoitzaren ingurunea ezagutu eta eraldatzeko moduko jantziak ekoiztuz, guztien neurrirako jantziak eta denen artean josiak. Berrogei urte josten eta XL neurrira heldu da IPES. Edonor sartzeko moduko neurria, aniztasunak emandako neurria, handitzen ari da jantzigintza faktoria herritarra! Handitzen kuantitatiboki, esku eta orratz gehiago sa