2019-07-02 17:47
Uztaila, uztaren hilabetea dela esan nahi digu izen honek. Zenbait lekutan “garila” bezala edota “garagarrila” bezala ere ezagutu izan da. Baratzeko udarako lehen uztak ere uztaila erditik aurrera jasotzen hasiko gara. Uzta jasotzeko ordea, esaeraren arabera hauxe da egin beharrekoa: “uztailan igitaia eskuan”.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.