2021-02-09 09:08
XVI. mendekoa, 1530. urte ingurukoa dela uste izan da, baina egurra datatzeko orduan egindako aurrerapen zientifikoek agerian utzi dute baserriak XV. mendearen erdialdean eraikitzen hasi zirela, orain arte uste baino berrogeita hamar urte lehenago
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.