2021-02-22 12:10
Eitb3 Ene Kantak saioko Eneko, Nerea, Astonauta eta Sator etorri zaizkigu bisitan Igartubeiti baserrira. Iban Maiz gidariak egin die harrera eta azalpen guztiak eskaini dizkie. Oso ongi pasa dugu beraiekin!!!
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.