2024-01-23 11:39
 

Iametzan urteak daramatzagu software librearen erabilera baliatuz merkatuan edo gizartean dauden beharrak euskaraz eta teknologia berrien bidez erantzuteko ahaleginak egiten. Lan ildo horri jarraituz, 2023an Mailtrain, e-mail marketing-erak

Marketinaren eremuan oso ohikoa da e-posta bidalketak egitea, informazioa publiko zabalari helarazteko, bezeroak fidelizatzeko edo salmenta zereginetarako. Gehien erabiltzen diren aplikazioak Mailchimp, SendInBlue eta MailRelay dira, baina ez dira libreak. Tresna horiek erabiltzean hirugarrenen esku uzten dira e-posta helbideak eta beste hainbat datu pertsonal.

Kezka horretatik abiatuta, funtzionalitate hori eskaintzen duen software libreko proiektu baten bila hasi zen Iametza, eta Mailtrain aurkitu zuten. Bidalketak egiteko aukera ematen duen software librea da, eta norbere zerbitzarian instalatu daiteke, datuen pribatutasuna zainduz. 2023an bidalketak egiteko Mailtrain erabiltzen hasi zen Iametza, eta geroztik baita bere bezero batzuk ere.

Euskaraz ezin zenez erabili, itzultzea erabili zuen Iametzak. Itzulpena Mailtrainen integratzeko eskaera egina dago, baina azken aldian proiektuaren garapena geldirik dago, eta oraindik ez dute onartu. Bien bitartean, Iametzak eskura jarri ditu itzulpenaren fitxategiak, eta baita euskarazko bertsioa integratuta duen Docker irudia ere, instalazio prozesua errazteko.

Amaitzeko, Iametzako Eli Pombok Mailtraini buruz Euskarabildua jardunaldien hamabigarren edizioan emandako hitzaldia ikustea gomendatzen dizuegu. Hemen eskura dezakezue aurkezpenaren PDFa.

o software libre eta burujabea euskaratu dugu.

Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da, norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera ematen duena, datuen pribatutasuna zainduz. Mailing-ak egiteko erabiltzen diren aplikazio erabilienak SendInBlue, MailRelay eta Mailchimp dira. Baina mailing bidalketa batean e-posta helbideak kudeatzen dira eta informazio konfidentzial hori hirugarrenen esku uzten ari gara plataforma horiek erabilita. Hori saihesteko alternatiba bat Mailtrain da.

Mailtrain softwarearen euskarazko itzulpena garapen nagusian integratuta egoteko onarpenaren zain gaude, baina bitartean nahi duenak iametzak garatutako kopia instalatu dezake esteka honen bitartez: https://github.com/iametza/mailtrain/tree/eu

E-posta bidezko bidalketak marketin digitaleko baliabide erabilia

Marketinaren eremuan, e-posta bidalketak egitea oso ohikoa da,  informazioa publiko zabalari helarazteko, bezeroak fidelizatzeko edo  salmenta zereginetarako.

E-postak jarraitzen du izaten marketin alorrean errendimendu hobea eskaintzen duen kanala, hori dela eta enpresen %87ak e-posta erabiltzen du bere bezeroei informazioa helarazteko.  2022ko Litmus azterketaren arabera, inkestatutako marketin profesionalen %36,7k esan zuten email marketineko inbertsioa handituko zutela, nahiz eta orokorrean marketineko inbertsioa txikitu. Horregatik, enpresentzat eta  erakundeentzat oso bitarteko baliagarriak dira e-posta bidezko  bidalketak egitea eta neurtzea ahalbidetzen duten softwareak.

Deskargatu Euskarabilduako 12. edizioan Mailtrain softwareari buruz egin genuen aurkezpena hemen

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.