2014-09-16 14:56
Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu  euskararen telefonoan bildutako kexak

Udalbiltzak eta Kontseiluak bi entitateek sinatutako lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dute gaur. Haren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro emango dizkio Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana gauza dezan. Udalbiltzak, gainera, udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, udal arloari badagozkio.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.