2018-12-04 11:03
“Oso larria iruditzen zaigu lehen ebaluazioa egin zenetik hainbat hutsune konpondu ez izana” Espainiako Estatuak, Erregio edo Gutxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren betetzeari buruzko bosgarren txostena argitaratu du. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aztertu eta honen gaineko iritzia eman dute. Aurreko txostenetan jasotako gomendioen errepikapena da bosgarren hau. Justizia eta auzitegiekin lotutako gomendioak lehen ebaluaziotik bete ez izana larria iruditzen zaie bi erakundeei. Halaber, Nafarroako zatiketarekin amaitzeko premia ere mahai gainean jarri dute. Heldu den astean Iruñean egongo dira adituen batzordeko kideak eta zuzenean emango zaie honen berri.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.