Euskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzea garrantzitsua da oso, batetik egunero milaka herritarrek erabiltzen duten oinarrizko zerbitzua delako eta bestetik bertan milaka langilek lan egiten dutelako eta herritarren ikuspegitik osasun asistentzia oinarrizko eskubidea dela gogoratu behar dugu. Ez dago osasun asistentzia duina jasotzerik berezko hizkuntzan ez bada. Ezaugarri horiek egiten dute berezi Osakidetza eta horiek bilakatzen dute lehentasunezko euskararen normalizazio prozesu orokorrean.