2014-04-15 15:23

Beren seme-alabak herriko eskolan D ereduan ezin dituztela matrikulatu salatu dute gaur Murgiako hainbat gurasok Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren eskutik. Behatokiko zuzendari den Garbiñe Petriatik azaldu duenez "onartezina da hiru hamarkada ondoren, Araban, norberaren herrian D ereduan ikasteko eskubidea urratzea, guraso batzuek beren seme-alabak beren herrian D ereduan ezin matrikulatzea". Arazoa ez da berria, hainbat urtetan beren seme-alabek D ereduan ikastea nahi zuten gurasoek haurrak errepidean jarri behar izan dituzte, 7 kilometrora dagoen Izarrara bidaliz. "Egunero 7 kilometro joan eta 7 kilometro etorri, zergatik eta beren herrian B eredua soilik eskaintzen delako" azaldu du Petriatik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.