2019-12-12 11:47
Euskaraz bizitzeko nahiak ezin gaitu epaitegietara eraman Gaur, epaitegi honen atarian bildu gara, 2018ko abuztuaren 27an Bilbon gertaturikoen ondorioz kasu honek epaitegietan bukatu duela salatzeko. Izan ere, egun hartako gertakarietan, udaltzain batek herritar bati identifikatzeko eskatu zion eta herritarrak euskaraz hitz egiteko eskubidea zeukala erantzutean, eztabaida izan zuen agentearekin eta isuna jarri zioten moxal legea erabiliz eta desobedientzia egon zela argudiatuz. Isun hau errekurritu eta gaur epaiketa du herritar honek.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.