2018-04-23 17:59
Erizaintza euskaraz jartzeko neurriak hartzeko eskatu die Arartekoak Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari Gaur goizean eginiko agerraldian NUPen erizaintza euskaraz sustatzeko taldeak (Iruñeko Euskalgintza, Ikasle Abertzaleak, LAB, ELA, STEILAS eta Behatokia) iragarri duenez Nafarroako Arartekoak komenigarritzat jo du Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari iradokitzea neurriak hartzeko unibertsitate horretan erizaintzako gradua euskaraz ezarri ahal izateko, ikasketak aipatutako hizkuntzan egin nahi dituzten ikasleek hala egin dezaten.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.