2014-04-15 15:26
2012 urtea ere euskaraz bizi nahi eta ezin duten, uzten ez dieten, pertsonen kronika

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012" txostena aurkeztu du gaur Donostian. Urtero bezala Behatokiak jasotako kexen bilduma egin eta txosten batean aurkeztu ditu Euskal Herrian hizkuntza-eskubideen bermeaz arduratzen den erakunde herritarrak. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, 2012 urtea ere euskaraz bizi nahi eta ezin duten herritarren kronika izan da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.