2019-04-15 10:29

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango direlako Hik Hasi-ren ibilbidean. Beraz, 20 urteurrena izango da, eta horrexegatik, topaketak ere bereziak izango dira, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko delako aurtengoan.

Bi berrikuntza nagusirekin gatoz aurtengoan:

  1. Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko jardunaldi berezi bat antolatu dugu uztailaren 1erako, “Hezkuntza errealitate berrietara jauzi” izenburupean.  
  2. Uztailaren 2tik 4ra ohiko topaketak egingo dira, baina ohi baino gehiago izango dira, partaideen eskura ahalik eta aukera zabalena jartzeko.

* Izen-ematea maiatzaren 1ean irekiko da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.