2019-10-08 12:31

241. hik hasi aldizkarian ondoko gaiak jorratu ditugu, besteak beste:

- Eskolarako bidea. Haurrak eskolara oinez eta euren kabuz. 

- Luis Larrañaga Pizti: "Gorputz Hezkuntzan esperientzia positiboak bizitzea garrantzitsua da, eskola-garaia bukatutakoan kirola edo jarduera fisikoak egiten jarraitzeko"

- Musikariak ikastetxeetan heziketa programa. 

- Zerrendatik fakturara eta e-mailetik menura. Testu-generoetan oinarritutako metodologiaren gakoak. 

- Ergonomia eskolan: Ongi esertzen al dira haurrak eskola-orduetan?

- Xapoketan karta-joko berria. 

- Aitor Mendiluze bertsolariaren bertsoak Hik Hasiren Udako Topaketen 20. urteurrenaren harira. 

- Etab.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.