2018-11-20 08:36

Txemi Santamariak adimen espiritualari buruzko tesia bukatu berri du eta defentsa egitear da. Bilboko Otxarkoaga heziketa zentroan egin du ikerketa eta han esperimentatutakoak bildu ditu tesian. Meditazioa, erlaxazioa, arreta, isiltasuna eta beste hainbat tresna jarri dituzte praktikan irakasleek eta ikasleek adimen espirituala lantzeko. Erlijioan sartu gabe, adimen espiritualak kontzientzia, zentzua eta transzendentzia barnebiltzen dituela dio eta horiek lantzeko bitartekoa barne isiltasuna dela azpimarratzen du. Teologia ikasketak egina da Santamaria eta Deustuko Unibertsitatean eskolak ematen ditu. Horrez gain, bikote eta familia psikologoa da eta Bilboko Lagungo familia terapia zentroan egiten du lan. Lanbide bietan ikasitakoa eta tesian ikertutakoa bilduta, gaur egungo gizartean adimen espirituala lantzeko ireki diren aukera berriak jarri ditu mahai gainean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.