2021-03-16 15:06

Azken hilabeteotan, LABek eskola-sisteman ematen diren segregazio anitzen inguruko gogoeta-prozesu bat bultzatu du, eta horren ondorioz lan-txosten bat osatu du, eztabaidarako oinarri gisa zabalduko duguna. Jatorria, hizkuntza, kultura, erlijioa, aniztasun funtzionala, generoa edo klasearen arabera ikasleak segregatzea arrazista eta klasista dela uste du sindikatuak. LABen ustez, "hezkuntzak ezin ditzake berak bakarrik segregazioak gainditu, baina hezkuntzatik badago zer egin". Txostenaz gainera, eta hausnarketan laguntzeko asmoz, Segregaziotik Inklusiora izenburuko Jardunaldi irekiak egingo ditu martxoaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.