2018-10-24 12:13

‘Ni ausarta naiz, babestu egingo ditut lagunak eta hori ez dutela merezi esango dut’. ‘Zerbait ez bazait
gustatzen, esan egingo dizut’. ‘Ez, beti da ez’. ‘Nik ondo tratatzen dut ondo tratatzen nauena’. ‘Hitza erabiltzen dugu, ez eskua’. Horrelako esaldi sakonak entzun daitezke Gasteizko Sansomendi ikastetxeko neska-mutilen ahotik. Ausarten Klubeko partaide dira denak eta euren arteko elkarbizitza hobetzeko tresnatzat dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.