2017-12-28 00:00

2018-19 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskaini nahi du Hik Hasik. Horretarako, gutxienez, 13ko taldea, eta, gehienez, 16koa osatu behar da.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta KUTTUN psikologia eta osasun emozional zentroko kideak eskainiko du formazioa. Izena ematea, apirilaren 30 arte www.hikhasi.eus  helbidean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.