2017-12-30 00:00

Heziketaren parte, egunerokoan beharrezkoak dituzten bizikidetza arauak nahiz trebetasunak irakasten dizkiete haurrei guraso nahiz hezitzaileek. Baina aurrez aurrekoan, ‘errealitatean’, baliagarriak zaizkien ikasgai horiek, motz gelditzen dira Internet Hiria bisitatzen duten orduko. 8-9 urterako hasi ohi dira haurrak 4 milioi pertsona biltzen dituen eremu horretan ezezagunekin hartu-ematen, normalean bakarka, eta sarri beraien intimitatea partekatuz. Ez dituzte bertako arauak ezagutzen, eta ez dute erremintarik ingurune arrotz horretan segurtasunez mugitzeko. Beharrezkoa da, beraz, ‘hiritartasun digitalean’ ere heztea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.