Aniztasun sozialari erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan —nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari—. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Hainbat ikastetxetan aurrerapauso nabarmenak ari dira ematen, Unibertsitatearekin lankidetzan. HH-ko eta LH-ko komunitate horien ahotsak jasoko dira jardunaldian, besteak beste, ondoko galderei erantzuteko:
- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?
- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?
- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?
- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?