2020-04-20 22:31

Bizi dugun egoera ikusita eta aurrera begira haurtzaroa kontuan hartzea nahi dugulako, Oinherri osatzen dugun eragileok —tartean Hik Hasik— manifestu bat plazaratu dugu. Manifestu honetako ideia edo aldarrikapenekin bat egiten baduzu, lotura honetan izena eman eta batu gurera.

GORA HAURTZAROA! MANIFESTUA
1-HAURRAK IKUSGAI BIHURTU BEHARRA DAGO.

Larrialdi egoerarekin, ez dira kontuan hartu haur eta nerabeen oinarrizko eskubideak, ezta beraien osasun integralerako beharrezkoak diren neurriak ere.
Onartezina da eskolak itxi eta haurrak etxeetan giltzapetu genituenetik, inongo organo instituzionalek aipamenik txikiena ere ez egitea. Haurren eskubideak zapaldu ditugu. Haur eta nerabeak, helduokin batera, gizarte hau osatzen duten subjektu aktiboak dira eta erabaki horien parte dira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.