2019-03-04 09:48

OinHerrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUn izango da.

2012an abiatu zen Herri Hezitzailearen ibilbidea. Une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko.

Herri Hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.

IZENA EMATEKO

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.