Argi dute nor diren, zer diren, eta bestearen begiradan ere hori bera izan nahi dute. Baina gure gizarteak beraien gorputzari ezarri dien identitatea ez dator bat diren horrekin, beraien izaerarekin. Haur eta nerabe transexualak nahiz euren familiak beraien nortasuna aldarrikatzeko eta besteen begirada aldatzeko lanean ari dira.