2019-09-11 10:23

Euskal Wikilarien kultur elkarteak gonbidatuta etorri zen euskal herrira Mary Burns irakasleen formakuntzan eta ikaskuntza-teknologian aditua. Wikimedia eta Hezkuntza Nazioarteko I. konferentzian parte hartu zuen. Bost kontinenteetan lan egin du maistra, instruktore, ebaluatzaile, aholkulari eta beste hainbat zereginetan. 100 argitalpen baino gehiago ditu eginak. Hezkuntza erronka berriak gustuko ditu eta bere pasioa bi adar uztartzean datza: irakasleen formazioa eta teknologia berriak. Horren haritik proposatzen du irakaskuntza sakona lantzea edo hori hartzea erreminta gisa irakasleak formatzeko. Informazioa emateaz gain, esperientzia ematen dielako irakasleei. Burnsen ustez, oso garrantzitsua da irakasleei esperientzia eta praktikak bizitzeko aukera ematea gero haiek ikasleekin gauza bera egin dezaten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.