2019-10-21 10:36

Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat baliagarria izango den oinarrizko programazioa argitaratu du SOHAT Soin Heziketaren Aldeko Taldeak. Talde horren bozeramailea da Luis Larrañaga ‘Pizti’ irakaslea, eta programazioa osatzen duten 36 unitate didaktikoen muinaz aritu da elkarrizketan. Gorputz Hezkuntzako irakasleei eta profesionalei euren lana askoz ere hobeto egiten lagunduko dien tresna dela dio. Eta argi ikusten du zer mesede egiten dion horrek jendarteari: “Tuteran bizitzen egon ondoren, Donostia ingurura etorri nintzen, eta, etxeko eskailerak igo ahala, han ikusten nituen ate ondoetan patinetea, bizikleta, surf-ohola, patinak... Tuteran ez zegoen orduan kultura hori. Jarduera fisikoa eguneroko bizimoduan txertatuta dago leku batzuetan, eta beste batzuetan ez”. Desberdintasun horretan, Gorputz Hezkuntzan egiten den lanak eragin izugarria duela dio, alegia, eguneroko bizimoduan nabarmen eragiten duela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.