2019-11-18 10:33

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioak, oro har, eta, bereziki, hezkuntza arautuan bizi duen egoerak, Elkar Fundazioa, UEU, Jalgi eta Hik Hasi batu ditu eta ‘Sormenean Hezi, Kulturan bizi’ jardunaldia antolatu dute egoeraren erradiografia egiteko eta urratsak egiten hasteko. Gaur-gaurkoz, kultur transmisioaren egoera alarma gorriak piztekoa dela diote adituek, baina lekuan leku eta arte adierazpide anitzetan ari dira bidezidorrak irekitzen, irakasleen, eragileen eta sortzaileen arteko elkarlanetik. Horietako lekukotasun batzuen berri eman dute Azpeitiko lan-saioan.

Joan den astean, euskal kultur sorkuntzaren transmisioaz aritu ziren Ahoz Ahon Ilaski Serranorekin UEUko Iratxe Retolaza eta Hik Hasiko Ainara Gorostitzu Azpeitiko jardunaldien harira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.