EAEko Hezkuntza Sailari eskatzen diote LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek bere ardurak bere gain hartzeko, osasuna bermatuko duten baldintzak ahalbideratzeko eta itzulera neurriak eragileekin negoziatzeko. Sindikatuek mobilizazioa egingo dute gaur asteazkena, 11:00etan, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, "Hezkuntza komunitatearen osasuna bermatu, neurriak negoziatu" lemarekin, eta ohar bateratua atera dute.