2019-03-15 10:49

25 urteko ibilbidea egin du Itziar Iriondok EHUn atzerriko hizkuntzako irakasle gisa, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hain zuzen ere. Etorkizunean Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle izango diren gazteak joaten dira fakultate horretara formazioa jasotzera. Iriondok formazio horren giltzarriak talde lana, partekatzea eta koordinazioa direla dio. Teoria eta praktika uztartuz, hori erakusten saiatzen dira. Eta ibilbide horretan, hizkuntzako irakasle izatea zer den ere irakasten dute. Euskararen eta ingelesaren irakaskuntzan gaur egun dauden egoerak, kezkak eta erronkak ere hizpide izan ditu. Hizkuntza bat ikasteko, erabiltzeko ohitura sortu behar da. Ohitura hori izango da erabilera bermatuko duena Iriondoren ustez. Eta ohitura sortzeko input eta eredu egokiak eskaini behar dira besteak beste.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.